2017(e)ko maiatzaren 10(a), asteazkena

TRUKAKETA 2017


Aurten ere etorri dira Argia ikastolako 6. mailako ikasleak Asteasura gurekin tarte bat partekatzera: gure hizkuntza, ikasmaila, bizipenak... Hiru egun elkarrekin egon gara. Lehenengo egunean Asteasun zehar ibili ginen goizetik eta arratsaledez eskolako oholtza partekatu genuen bertso emanaldi batean.

Gure herriko plazan eta parkean jolastu ondoren azkar batean etxera joan ginen; hurrengo egunean surf ikastaroa baigenuen. 

Goiza hotz samar esnatu zen, baina, eguzkia lagun Zarautza joan ginen olatuak hartzera. Primeran pasa genuen. Ikastaroa errepikatu zutenek etekin handia atera zioten taula gainean ibiltzeari eta berriak irrikitan geratu ginen uda honetan ikastaro batean izena emateko. Izugarria izan zen.

Gero, malekoian eta dunetan zehar bazkaltzera gindoazela, Egaña bertsolari handia agurtu ondoren, Mollarri interpretazio zentrura hurbildu ginen. Interesgarria benetan han ikusi genuena. Gezurra dirudi duela mende bat nola kargatzen zituzten gure herritik hasi eta itsas hertzeraino, Andezarratetik Zarautzeraino bertatik ateratako meak.




Eta horrela, hurrengo egunean zer okurrituko gure irakasleei eta Ernio puntara joan behar izatea. Bezperakoarengatik genituen agujetak kontuan izanda, pixka bat kosta zitzaigun gailurrera igotzea, baina merezi izan zuen. Eguraldi hotza, haize fina, baina bertatik ikusten genituen paisaiak eta elkarren arteko laguntasunak salbatu gintuen. 




5 iruzkin:

  1. Ederki pasa nuen Tuterakoekin. Surfeatzera zarautzera joan ginen eta han monitore batzuk surfeatzen erakutsi ziguten. Gero Molarrira igo ginen eta erruina zahar batzuetara joan ginen. Erruinak ikusi eta autobusa hartu eta Asteasura bueltatu ginen. Hurrungo egunean Erniora igo ginen eta Ernio puntan hamaiketakoa egin genuen. Gero jeitsi eta Zelatunen bazkaldu genuen. Azkenik 15:00 etako autobusa etorri zen eta eskolara etorri ginen eta bi egun geroago Tuterara itzuli zien.

    ErantzunEzabatu
  2. Bai egia da, ederki pasa genuen hiru egun hoietan zehar. Lagun asko egin genituen eta oso ondo pasa genuen, bai lehenengo egunean, bai bigarren egunean eta bai hirugarren egunean ere. Hasieran surfeatzen hasterakoan oso inkomodoa iruditu zitzaigun neoprenoa baina gero behin uretan sartu orduko segituan aztu zitzaigun neoprenoa genuela. Hasieran zaila egin zitzaigun olatu bat harrapatu eta tablaren gainean jartzea. Eta bai Erniora igotzeak ez zigun jrazi handirik egin gehiengoari, baina ederki pasa genuen. Naiz eta hasieran gehiengoak ez zirela joango esan, pena merezi izan zuen.

    ErantzunEzabatu
  3. Oso ondo pasa genuen Tuterakoekin! Oso harreman sendoak egin genituen. Eskolaz kanpo futbolen jolasten ginen. Easkolako txangoetan ere oso ondo pasa genuen.
    Gogo handia dut Tuterara joateko!

    ErantzunEzabatu
  4. Esperientzia ederra izan zen.Lehenengo egunean lotxatuta ginen baina gaua elkarrekin pasa ondoren elkarrekin ibiltzen hasi ginen.Surf egitea ederra izan zen, oso ondo pasa nuen.Gau horretan Asteasuko elkartean afaldu genuen.hurrengo egunean Erniora igo ginen.Eskolara iristean malko artean agurtu genuen elkar.

    ErantzunEzabatu
  5. Oso ederki pasa genuen lagunekin. Lehenengo egunean Asteasu ezagutu genuen Tuterakoekin. Bigarren egunean surf egitera joan ginen Zarautzera tuterakoekin, zarautzen ere ederki pasa genuen. Azken egunean Erniora joan ginen eta Ernion ere oso ondo pasa genuen.

    ErantzunEzabatu