2017(e)ko maiatzaren 10(a), asteazkena

TRUKAKETA 2017


Aurten ere etorri dira Argia ikastolako 6. mailako ikasleak Asteasura gurekin tarte bat partekatzera: gure hizkuntza, ikasmaila, bizipenak... Hiru egun elkarrekin egon gara. Lehenengo egunean Asteasun zehar ibili ginen goizetik eta arratsaledez eskolako oholtza partekatu genuen bertso emanaldi batean.

Gure herriko plazan eta parkean jolastu ondoren azkar batean etxera joan ginen; hurrengo egunean surf ikastaroa baigenuen. 

Goiza hotz samar esnatu zen, baina, eguzkia lagun Zarautza joan ginen olatuak hartzera. Primeran pasa genuen. Ikastaroa errepikatu zutenek etekin handia atera zioten taula gainean ibiltzeari eta berriak irrikitan geratu ginen uda honetan ikastaro batean izena emateko. Izugarria izan zen.

Gero, malekoian eta dunetan zehar bazkaltzera gindoazela, Egaña bertsolari handia agurtu ondoren, Mollarri interpretazio zentrura hurbildu ginen. Interesgarria benetan han ikusi genuena. Gezurra dirudi duela mende bat nola kargatzen zituzten gure herritik hasi eta itsas hertzeraino, Andezarratetik Zarautzeraino bertatik ateratako meak.




Eta horrela, hurrengo egunean zer okurrituko gure irakasleei eta Ernio puntara joan behar izatea. Bezperakoarengatik genituen agujetak kontuan izanda, pixka bat kosta zitzaigun gailurrera igotzea, baina merezi izan zuen. Eguraldi hotza, haize fina, baina bertatik ikusten genituen paisaiak eta elkarren arteko laguntasunak salbatu gintuen.