9:15 etan bizikletak ordenatu eta konprobatu egin
genituen. Ordu laurden bat pasa zen eta banaka-banaka errepidetik abiatu
ginen. Ondoren, bidegorritik abiatu ginenean, batzuk aurreratzen hasi ziren, eta
horrela Zizurkileranio ailegatu ginen.
Zizurkiletik, breazko bide batetik abiatu
ginen. Handik bost minutura aldapa haundi bat igo eta gero jaitsi egin
genuen. Pixka bat gehiago ibili eta Anoetara ailegatu ginen. Anoetatik Tolosako
suhiltzaileen estaziora iritsi ginen. Suhiltzaileen etxera bi bide ezberdinetatik ailegatu ginen banandu egin ginelako. Batzuk flipatzen hasi ziren. Sarrerako atearen ondoan utzi genituen bizikletak paretaren kontra.Han hamaiketakoa jan genuen.
Hamaiketakoaren ondoren bertako suhiltzaileek bideo bat erakutsi ziguten, arriskuak saihesteko eta ondoren simulakro baten bidez salbamendu ekintza bat azaldu ziguten.
Ibarrako Zumardi-Handi parkera iritsi ginenean eguraldi
ederra zegoen. Bizikletak ilaran utzi eta bakoitzak bere lekua aukeratu eta
bazkaltzen hasi ginen. Bazkaltzeaz bukatu ondoren jolasten hasi ginen: harrapaketan, ezkutaketan, harroketan parcour egiten, iturrian elkar
bustitzen… Oso ondo pasa genuen elkarrekin jolasten. Bazkaldu genuen lekuan aldapa txiki bat zegoen eta batzuk
hortik botatzen ziren harriak eta osinak saihestu nahian ibili ziren. Ondoan
zegoen aldapa handitik bota ziren baina, asko beldurtu egin ziren. Beste ikasle
batzuk iturrian elkar bustitzen ibili ziren. Egin nahi genuena iturriko zulo guztiak itxi eta bat irekita
utzi, baina ez genuen lortu.
Abiatzerakoan fila bat egitea asko kostatu zitzaigun. Abiatu eta segituan irakasle eta ikasle batzuk bidegurutzean
gelditu ziren kotxeak ez pasatzeko. Anoetako aldapa bat pasa eta ikasle bat erori zen, mina hartu zuen baina berehala jarri zen martxan. Beste ikasle batek joan-etorria taxian egin zuen besoa
reabilitazioa egiten zegoelako eta ezin zuelako biizikletan joan besoa ahula
zuelako. Azkenean bueltatu eta batzuk oso nekatuta geunden.