2016(e)ko abenduaren 22(a), osteguna
2016(e)ko abenduaren 5(a), astelehena
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
“Abenduaren hirua egutegiko
egun berezia da euskaldunontzat. Azken berrogei urteetan Euskara bizitzen ari
den zabalkundea gizarte osoaren nahia eta ahaleginari esker gertatu da,
norbanako askoren eta kolektibo askoren ekimenari esker. Ondorioz, Euskara Europako
hizkuntza zaharrena izatetik, hizkuntza modernoa eta gaur egungo gizartera
egokitua izatera pasa da.
Egindako bidea garrantzizkoa
izan da oso, baina, urratsak ematen jarraitu nahi dugu. EAEko hizkuntzen arteko
berdintasun sozialera iristeak helburu izaten jarraitzen du, gizartean oro har.
Euskara hizkuntza erabilia eta bizia izatea: horra gure helburua.”
BEÑAT ZUBIAURRE: Euskara beste pertsonei irakatsi.
JUNE URRETABIZKAIA: Gazteleraz hitz egiten ari direnei euskaraz hitz egiteko esan.
EIJER OLANO: Euskeraz hitz egiten irakatsi eta erderaz gutxigo hitz egin.
ARAIA MENDIA: Euskaraz dakitenek euskaraz hitz egin. Eskoletan euskara erakusteko festak egin eta lagundu. Ikasten ari direnei lagundu eta lotsa ez pasatzeko animatu.
BEÑAT MATEOS: Euskaraz idatzi ditut nire liburuak.
NAROA IZAGIRRE: Euskaraz hitz egiten ez duten eskoletan irakatsi.
NORA IRAOLA: Euskaraz irakatsi .
XABIER GOMEZ: Nik eskoletan euskara irakatsiko nuke eta zailtasunak dituenari lagunduko nioke besteen erritmoa segitu ahal izateko.
ABDERRAHMAN EL GHAIDOUD EL HAOUZI: Nik euskararengaitik mapa guztietan Euskal Herria edo País Vasco jarriko nuke larriz, denak ikusteko eta besteei erakutsi zer den euskara.
XUBAN KORTAJARENA: Beste lekuetan euskal kultura erakutsi: dantzak, kirolak, jolasak...
JULEN BEOBIDE: Euskaraz hitz egiten dakitenek, irakatsi ikasteko gogoa duenari eta erderaz gutxiago hitz egin.
BEÑAT BEOBIDE: Euskaraz hitz egin eta besteei euskaraz irakatsi.
KEPA BELDARRAIN: Gazteleraz ari denari laguntzea euskeraz hitz egiten.
UGAITZ BELAUNZARAN: Nik euskararen alde euskaraz hitz egingo dut eta besteei euskaraz hitz egiten irakasten saiatuko naiz.
IKER AZKUNE: Dakitenak euskaraz hitz egin eta ez dakitenei irakatsi pixkanaka.
NEREA ARAOLAZA: Ez dakienari euskaraz hitz egiten laguntzea.
2016(e)ko azaroaren 14(a), astelehena
REZOLA MUSEORA BISITA
Garai batean eraikuntzarako, arterako, errepideak egiteko harria erabiltzen zuten. Gaur egun inguruan dugun zatirik handiena zementua da, zementuak inguratzen gaitu.
Azaroaren 9an Añorgara joan ginen Rezola museora; museoa ikusi eta taller batean parte hartzera. Bertan, Irunek eta Eiderrek, zementua edo porlanari buruz hainbat azalpen eman zizkiguten:
Zementua egiteko bi harri mota behar dira: kareharria eta marga. Cementos Rezola kokatuta dagoen tokian marga eskura daukate eta kareharria Buruntza mendia zulatuz ekartzen dute. Mendian zulo luze batzuk eginaz, lehergaiak sartu eta eztanda horrek harkaitza birrindu egiten du. Harri hori kamioietan kargatu eta lantokira garraiatzen dute margarekin nahasteko.
Nola sortzen dute zementua?
Nola sortzen dute zementua?
Kareharria eta marga errotan sartu ondoren labe handi batzuetan sartzen dute eta tenperatura izugarri handia igaro ondoren Clinker izeneko harri txintxarra lortzen da. Honi hainbat gehigarri bota ondoren zementu ezberdinak ekoizten dituzte hauts itxurarekin. Hauts hori urarekin nahastu eta orea lortzen dute, zementua, hormigoia edo dena delakoa egiteko. Zementu hori, gaur egun, eraikin gehienak egiteko erabiltzen da. Hori esanda, zementua oso importantea da guretzat.
Fabrika bertan talde txiki bat dago kutsadura gutxitzeko lan egiten duena. Ideietako bat makinek botatzen duten hautsa zurrupatzen duten tutu batzuk dira. Bestalde harrobiek utzitako zuloetan ekosistema berreskuratzeko zuhaitzak landatzen dituztela diote, baina, guk ez dugu hori adierazten duten argazki edo bideorik ikusi. Lehen zementua garraiatzeko zakutan eramaten zituzten, orain kamioiak zementuz bakarrik betetzen dituzte, kamioi gutxiago erabiltzen dute eta ondorioz gutxiago kontaminatzen dute.
Zementuarekin eskulturak egiten
Zementu azkarra urarekin nahastu eta ore lodi bat egin ondoren molde ezberdinetan sartu ditugu. Hamaiketakoa egitera joan garen bitartean arte lanak gogortzen utzi ditugu. Indarrak hartu ondoren egindako lana bukatzera sartu gara tailerrera. Kolore asko izan ditugu eta eskultura margotu ondoren Irune eta Eider agurtu ondoren eskolara itzuli gara.
2016(e)ko urriaren 26(a), asteazkena
AIZTONDOKO MENDI BUELTA
Lehenengo, Asteasutik Alkizarako bidean Iratiren baserritik pasa ginen, goraka igotzen Alkizarako bidean sartu ginen. Irati Aranburuk erakutsi zigun bidea, eta bidean gindoazela hamaiketakoa jan genuen.
Alkizan bazkaldu eta diskotekara joan ginen. Alkizatik Larraulera abiatu ginenean bide zailena hartu genuen. 16:15 iritsi beharrean 16:50 iritsi ginen.
2016(e)ko urriaren 23(a), igandea
ASTEASUTIK TOLOSARA BIZIKLETAZ
9:15 etan bizikletak ordenatu eta konprobatu egin
genituen. Ordu laurden bat pasa zen eta banaka-banaka errepidetik abiatu
ginen. Ondoren, bidegorritik abiatu ginenean, batzuk aurreratzen hasi ziren, eta
horrela Zizurkileranio ailegatu ginen.
Zizurkiletik, breazko bide batetik abiatu
ginen. Handik bost minutura aldapa haundi bat igo eta gero jaitsi egin
genuen. Pixka bat gehiago ibili eta Anoetara ailegatu ginen. Anoetatik Tolosako
suhiltzaileen estaziora iritsi ginen. Suhiltzaileen etxera bi bide ezberdinetatik ailegatu ginen banandu egin ginelako. Batzuk flipatzen hasi ziren. Sarrerako atearen ondoan utzi genituen bizikletak paretaren kontra. Han hamaiketakoa jan genuen.
Hamaiketakoaren ondoren bertako suhiltzaileek bideo bat erakutsi ziguten, arriskuak saihesteko eta ondoren simulakro baten bidez salbamendu ekintza bat azaldu ziguten.
Ibarrako Zumardi-Handi parkera iritsi ginenean eguraldi
ederra zegoen. Bizikletak ilaran utzi eta bakoitzak bere lekua aukeratu eta
bazkaltzen hasi ginen. Bazkaltzeaz bukatu ondoren jolasten hasi ginen: harrapaketan, ezkutaketan, harroketan parcour egiten, iturrian elkar
bustitzen… Oso ondo pasa genuen elkarrekin jolasten. Bazkaldu genuen lekuan aldapa txiki bat zegoen eta batzuk
hortik botatzen ziren harriak eta osinak saihestu nahian ibili ziren. Ondoan
zegoen aldapa handitik bota ziren baina, asko beldurtu egin ziren. Beste ikasle
batzuk iturrian elkar bustitzen ibili ziren. Egin nahi genuena iturriko zulo guztiak itxi eta bat irekita
utzi, baina ez genuen lortu.
Abiatzerakoan fila bat egitea asko kostatu zitzaigun. Abiatu eta segituan irakasle eta ikasle batzuk bidegurutzean
gelditu ziren kotxeak ez pasatzeko. Anoetako aldapa bat pasa eta ikasle bat erori zen, mina hartu zuen baina berehala jarri zen martxan. Beste ikasle batek joan-etorria taxian egin zuen besoa
reabilitazioa egiten zegoelako eta ezin zuelako biizikletan joan besoa ahula
zuelako. Azkenean bueltatu eta batzuk oso nekatuta geunden.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)