2016(e)ko urriaren 23(a), igandea

ASTEASUTIK TOLOSARA BIZIKLETAZ




9:15 etan bizikletak ordenatu eta konprobatu egin genituen. Ordu laurden bat pasa zen eta banaka-banaka errepidetik abiatu ginen. Ondoren, bidegorritik abiatu ginenean, batzuk aurreratzen hasi ziren, eta horrela Zizurkileranio ailegatu ginen.

Zizurkiletik, breazko bide batetik abiatu ginen. Handik bost minutura aldapa haundi bat igo eta gero jaitsi egin genuen. Pixka bat gehiago ibili eta Anoetara ailegatu ginen. Anoetatik Tolosako suhiltzaileen estaziora iritsi ginen. Suhiltzaileen etxera bi bide ezberdinetatik ailegatu ginen banandu egin ginelako. Batzuk flipatzen hasi ziren. Sarrerako atearen ondoan  utzi genituen bizikletak paretaren kontra.Han hamaiketakoa jan genuen.

Hamaiketakoaren ondoren bertako suhiltzaileek bideo bat erakutsi ziguten, arriskuak saihesteko eta ondoren simulakro baten bidez salbamendu ekintza bat azaldu ziguten.

Ibarrako Zumardi-Handi parkera iritsi ginenean eguraldi ederra zegoen. Bizikletak ilaran utzi eta bakoitzak bere lekua aukeratu eta bazkaltzen hasi ginen. Bazkaltzeaz bukatu ondoren jolasten hasi ginen: harrapaketan, ezkutaketan, harroketan parcour egiten, iturrian elkar bustitzen… Oso ondo pasa genuen elkarrekin jolasten. Bazkaldu genuen lekuan aldapa txiki bat zegoen eta batzuk hortik botatzen ziren harriak eta osinak saihestu nahian ibili ziren. Ondoan zegoen aldapa handitik bota ziren baina, asko beldurtu egin ziren. Beste ikasle  batzuk iturrian elkar bustitzen ibili ziren. Egin nahi genuena  iturriko zulo guztiak itxi eta bat irekita utzi, baina ez genuen lortu.

Abiatzerakoan fila bat egitea asko kostatu zitzaigun. Abiatu eta segituan irakasle eta ikasle batzuk bidegurutzean gelditu ziren kotxeak ez pasatzeko. Anoetako aldapa bat pasa eta ikasle bat erori zen, mina hartu zuen baina berehala jarri zen martxan. Beste ikasle batek joan-etorria  taxian egin zuen besoa reabilitazioa egiten zegoelako eta ezin zuelako biizikletan joan besoa ahula zuelako. Azkenean bueltatu eta batzuk oso nekatuta geunden.





13 iruzkin:

  1. Urtero bezala, bai ondo pasa genuela egun horretan. Nabaritzen da bizikletan ibiltzea gustuko duzuela. Oso ondo etorri zitzaizkigun suhiltzaileen aholkuak, orain gure esku dago esandakoa ondo betetzea.

    ErantzunEzabatu
  2. Bai ondo ikusten zaituztedala suhiltzaile indartsu eta jator horiekin. Ea beraiek esandakoari kasu egiten diezuen.

    ErantzunEzabatu
  3. Ondo baino hobeto pasa genuen. Primeran azaldu ziguten sute baten aurrean nola jokatu, eta simulakroa ere bikaina izan zen.

    ErantzunEzabatu
  4. Oso ondo pasa nuen nik bizikletan. Suhiltzaile etxea oso ondo zegoen ere bai. Barratikan jaitsi ginen, kamioiak erakutsi zizkiguten eta simulakroa egin ziguten.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Oso ondo pasa nuen. Gehien bat barratikan jetxi giñenean ondo pasa nuen eta simolakroan ere bai.

      Ezabatu
  5. Bidean askotan gelditu ginen. Suhiltzieak simulakro bat,barratik geitsi eta esplikazio bat eman ziguten. Oso ondo pasa nuen. Buelta Ibarran bazkaldu genuen. Iritsitakoan gende asko nakatuta zegoen.

    ErantzunEzabatu
  6. Hmendik hasi eta bonberoen etxeraino ikaragarri polita izan zen paisajarengatik. Oso ondo pasa nuen lagunen artean eta kamioak ikustea asko gustatu zitzaiten.

    ErantzunEzabatu
  7. Bizikjletan suhiltzailen etxera joan ginen onena barratik jaistea izan zen oso ondo pasa nuen eta simulakroa ere egin ziguten.

    ErantzunEzabatu
  8. Nik ere oso ondo pasa nuen bizikletan eta suhiltzaileen etxean. Ikusi genuen bideoak ere asko erakutsi zigun, baita simulakroak ere. Baina nik uste dut azkenerako pixka bat nekatu ginela.

    ErantzunEzabatu
  9. Bizikletan ederki pasa nuen. Suhiltzaileen etxea ederki zegoen. Barratik jeistea ederra izan zen. Kamioi erraldoiak erakutsi zizkiguten. Simulakroa ere egin ziguten. Bazkaltzerakoan nahikoa parra egin nuen eta baita blai eginda bukatu ere. Buelta azkar pasatu zitzaidan.

    ErantzunEzabatu
  10. Oso ondo pasa nuen. Neri asko gustatzen zait bizikletan ibiltzea eta asko disfrutar nuen. Suhiltzaileen etxean vídeo bat erakutsi ziguten, suhiltzaileen barretatik jeitsi eta simulakro bat egin ziguten eta asko gustatzen zitzaiten.

    ErantzunEzabatu
  11. Oso ondo pasa nuen eguna. Bidaiatik gehien gustatu egin zitzaidana, suhiltzailen barratik jaistea izan zen. Gauz grarrantxitxuak esan zizkiguten, zer egin behar genuen sute bat balinba zegoen... Esperientzi oso polita izan zen.

    ErantzunEzabatu
  12. Nerea Araolaza 2016(e)ko Azaroak 21 18:322016(e)ko azaroaren 21(a) (09:34)

    Oso ondo pasa nuen eguna. Bidaiatik gehien gustatu egin zitzaidana, suhitzailen barratik jeistea izan zen. Suhitzaiek, camioiak, parke guztia, simulakroak nola egiten diren... erakutxi ziguten. Oso esperientzia polita izan zen.

    ErantzunEzabatu